97.0 IRRATI LIBREA, BILBON IRRATI LIBRE BERRIA SORTZEKO
PROIEKTUA
Iragan den irailaren
1ean Tas Tas Irrati Libreak ateak itxi zituen, 21 urtez emititzen egon eta
gero.
Irailaren 30az
geroztik, Gasteizko Hala Bedi Irrati
Librea emititzen ari da Tas Tasen frekuentzia beretik —FMko 97.0a—. Hain
zuzen ere, Tas Tasek eta Hala Bedik hainbat urte eman dituzte hainbat programa
konpartitzen.
Hala Bedik bere gain
hartu ditu emisioak dakartzan gastuak, harik eta 2014ko otsailera arte. Neurri
honi esker, inongo merkataritza-emisorak ezin izango du 97.0 frekuentzia
okupatu eta, aldi berean, Bilbon Tas Tas ordezkatuko duen irrati libreko
proiektu berria finkatzeko astia egongo da.
Horren haritik, Bilboaldean
lanean ari diren hainbat gizarte-kolektibori lotutako jendeak eta Tas Tas
Irrati Libreko kide ohi batzuek «Bizkaian
Hala Bediren emisioari laguntzeko taldea» osatu dute. Bere helburua
proiektuari atxikiko zaizkion eta hilean 10 euro emango dioten 100 lagunetik
gora lortzea da.
Talde sustatzaile hau
ostegunetan elkartzen ari da, Zirikaren lokalean (Erronda kalea 12, Bilboko
Alde Zaharrean), arratsaldeko zazpietan. Jakina, proiektuan interesatuta dagoen
pertsona ororentzat irekita dago.
Taldearekin
harremanetan jartzeko, pertsona hauengana jo dezakezu:
97puntocero@gmail.com
No comments:
Post a Comment